Huntza taldeak trikiti doinuz bete zuen Soreasuko larunbat arratsaldea

Anartz Izagirre 2021ko mar. 1a, 12:23

Ikusleek gozatu ederra hartu zuten Huntzaren emanaldiarekin. Gipuzkoarrek azken diskoko zein aurrekoetako abestiak jo zituzten Soreasuko agertokian.

Joan den larunbatean, hilak 27, Huntza taldeak kontzertua eskaini zuen Soreasu antzokian, eta herritarrek erruz gozatu zuten emanaldiaz. Huntza 2014. urtean Gipuzkoan sortu bazuten ere, 2016. urtean egin zen ezagun Aldapan gora abestiarekin, eta ordutik Euskal Herriko hainbat txokotan barrena ibili dira taldekideak kontzertuak eskaintzen. Azken diskoa 2018. urtean atera zuten, Xilema deiturikoa. Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuko argazki guztiak.

(Argazkiak: Alberto Beloki/Kulturaz kooperatiba)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide