Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du igandean Soreasun

Anartz Izagirre 2021ko mar. 3a, 08:30

Eñaut Elorrieta.

19:00etan igoko da Elorrieta Soreasuko agertokira, eta Irteera argiak diskoko abestiak taularatuko ditu beste hainbaten artean. Oraindik ere gelditzen dira emanaldirako sarrera batzuk, eta Kulturazen webgunean eskura daitezke.

Zuzeneko Arteen Zirkuituko Beste bat! egitasmoaren barruan, Eñaut Elorrieta musikariak kontzertua eskainiko du igandean, hilak 7, Soreasu antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta gernikarrak, besteak beste, bere azken diskoko abestiak joko ditu kontzertuan. Oraindik ere eros daitezke emanaldirako sarrerak Kulturazen webgunean.

Ken Zazpi taldearekin egin zen ezagun Elorrieta; Gernikako taldearen Atzo da bihar (Gor diskoak, 2001) diskoa oso ezagun bilakatu zen Euskal Herri osoan zehar, eta, ordutik, hainbat disko ondu ditu taldeak. Urte batzuk beranduago, berriz, Deserriko kantak izeneko bakarkako lana kaleratu zuen gernikarrak (Elkar, 2013), eta bere azken lana duela bi urte argitaratu zuen, Irteera argiak (Elkar, 2019) deiturikoa.

Honako hau Irteera argiak diskoko Hariak abestiaren bideoklipa da:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide