Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa jokatuko du Maider Etxezabalek

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 3a, 17:01

Ohi baino txapelketa motzagoa izango da aurtengoa. Martxoko lau asteburutan jokatuko dute, pisu bakoitzari egun bat eskainita. Tiralari azpeitiarrak 540 kiloko txapelketa jokatuko du larunbatean Badaiotzekin, eta martxoaren 13an lehiatuko du 500 kilokoa. Jardunaldi guztiak Getxon izango dira, ateak itxita eta ikuslerik gabe.

Beste hainbat kiroletan bezala, sokatiran ere COVID-19 garaira egokitu behar izan dituzte lehiaketak. Hala, aurtengo Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa inoizko motzena izango da. Martxoan zehar jokatuko dute txapelketa guztia, lau asteburutan banatuta eta pisu bakoitzari egun bat eskainita. Parte hartzaileen artean izango da Maider Etxebazal tiralari azpeitiarra, Arabako Badaiotz taldearekin.

Etxezabalek bi pisutako txapelketak jokatuko ditu. Lehendabizikoa, emakumezkoen 540 kilokoa, larunbatean bertan; eta bigarrena, emakumezkoen 500 kilokoa, martxoaren 13an. Jardunaldi guztiak Getxon jokatuko dituzte, ikuslerik gabe eta ateak itxita. Larunbatetako saioak 17:00etan hasiko dira eta igandeetakoak 11:30ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide