Azpeitiko Baigera elkarteak hainbat neurri hartu ditu azken hilabeteetan, COVID-19aren eragina tarteko. Egoera hobera egiten ari dela eta, baina, dagoeneko hasi da jarduera batzuk martxan jartzen. Hain zuzen ere, hasi dira Baigerako kideak yoga, pilates nahiz gimnasiako saioak eskaintzen.
Bilera egin du Baigerako batzordeak egunotan, eta Plaza Txikiko Baigera Ieko bulegoak ere zabaltzea erabaki du. Dena den, astean bitan irekiko dituzte: asteartean eta asteazkenean. Bi egun horietan ohiko ordutegian izango da martxan bulegoa, hau da, 10:30etik 12:30era. Datorren asteartean, martxoak 9, irekiko dituzte bulegoak.