Dagoeneko kontrolpean eta itzalita dago Azpeitiko udal brigadak Urola kalean duen lokalean piztu den sutea. 19:30 aldean, kea irteten hasi da lokaletik, eta berehala bertaratu dira udaltzainak eta suhiltzaileak –Gipuzkoako hiru parketako bost kamioi joan dira–. Ordubete pasatxoan kontrolatu eta itzali dute sua, eta inor eza zauritu; izan ere, sua piztu den unean inor ez zegoen lokalaren barruan. Uztarria.eus-ek jakin ahal izan duenez, lokalaren barruan zegoen kaleak garbitzeko makina batek hartu du sua. Keak ikusmina piztu du, eta herritar ugari joan da Urola kalera.
Horrela geratu da su hartu duen makina.