Basanderiek talde feministak gaur goizean eman dio hasiera aurtengo Martxoaren 8aren bueltan antolatu duen egitarauari. Abortua Euskal Herrian gai hartuta, solasaldia egin dute Emakumeen Txokoan, 11:30ean hasita. Maite Segurola izan da saioa gidatu duena eta dozenerditik gora lagunek parte hartu dute bertan.
Astelehenean, martxoaren 8an, manifestazioa egindo dute 18:00etan herriko plazatik abiatuta, eta horren ostean, ekitaldi politiko eta kulturala.