2021eko Martxoaren 8a

Asistentzia lanez eta emakume langileen zapalkuntzez jardun dira Itaiak antolatuta egin duten hitzaldian

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 6a, 13:23

Hogeitik gora lagun bildu dira gaur goizean Azoka Plazan egin duten hitzaldia entzutera. Martxoaren 8aren bueltako egitarauaren barruan antolatu duten lehen jarduera izan da gaurkoa.

Itaiako kideak asistentzia lanez eta emakume langileen zapalkuntzez aritu dira solasean, gaur goizean Azoka Plazan izan den hitzaldian. Martxoaren 8aren bueltan antolatu duten egitarauaren barruko saioa izan da, eta jarraipen zabala izan du, hogeitik gora lan azaldu baitira hura entzutera.

Sarrera gisa, atzera begira jarri dira, eta emakumeak lan mundura sartzean azaleratu ziren hainbat auzi eta gatazka izan dituzte hizpide. Asistentzia lanen inguruan sakondu dute eta horiek emakume langileen bizimoduan nola eragiten duten azaldu dute. Hainbat adibide jarri dituzte, baita Urola Erdiko hainbat datu mahagaineratu ere.

Martxoaren 8rako, berriz, manifestaziora deitu dute. 19:30ean plazatik abiatuko dira, eta epaitegien aurrean bukatuko dute mobilizazioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide