Maider Etxezabalek brontzea eskuratu du 540 kiloko Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketan

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 7a, 08:45

Atzo jokatu zuten aurtengo Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketako lehenengo jardunaldia Getxoko Fadura kiroldegian. Datorren asteburuan 500 kiloko txapelketa lehiatuko du tiralari azpeitiarrak.

Atzo eman zioten hasiera aurtengo Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketari Getxoko Fadura kiroldegian, eta Maider Etxebazal azpeitiarra kide den herri kirol taldeak, Badaiotzek, brontzezko domina eskuratu zuen emakumezkoen 540 kiloko txapelketan. Datorren asteburuan 500 kiloko txapelketa lehiatuko du azpeitiarrak, leku berean.

Beste hainbat kiroletan bezala, sokatiran ere COVID-19 garaira egokitu behar izan dituzte lehiaketak. Hala, aurtengo Goma gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa inoizko motzena izango da. Martxoan zehar jokatuko dute txapelketa guztia, lau asteburutan banatuta eta pisu bakoitzari egun bat eskainita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide