Izarraitz elkarteko igerilariek bost domina irabazi dituzte Euskal Herriko Neguko Txapelketan

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 7a, 09:36

Atzo eta gaur maila absolutuko Euskal Herriko Neguko Igeriketa Txapelketa jokatzen ari dira Iruñeako Amaya igerilekuan.

Asteburuan maila absolutuko Euskal Herriko Neguko Igeriketa Txapelketa lehiatzen ari dira Iruñeako Amaya igerilekuan, eta Izarraitz igeriketa ekarteko kirolariek domina sorta mardula ekarri dute etxera dagoeneko. Guztira bost erdietsi zituzten lehendabiziko jardunaldian: Maier Lizarzaburuk urrea lortu du 200 metro bizkar estiloan; Alazne Sudupek zilarra, 400 metro estilo librean eginda; eta Uxue Etxeberriak zilarra 200 metro bular estiloan eta brontzea 50 eta 100 metro bular estiloetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide