Martxoaren 8a da gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta egun horren harira, askotariko ekintzak egin dituzte herriko ikastetxeetan. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain hainbat jarduera egin dituzte: muralak, eskulanak... Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, berriz, aldarrikapen mezuak idatzi dituzte nonahi. Era berean, ikastola horretako DBH-3ko autoantolaketako ikasleek saioak eman dituzte DBHko hainbat ikasgelatan. Bestalde, Iraurgi Ikastetxean ere egin dituzte ekintzak: besteak beste, Batxilergoko ikasleek beren zaintzaz arduratu diren emakumeei gutunak idatzi dizkiete.