'Nuevo orden' eta 'Kranston ikastetxea: munstroen eskola' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 11a, 08:11

Igandean zein astelehenean 19:00etan ikusi ahal izango da Nuevo orden film mexikarra. Kranston Ikastetxea: Munstroen Eskola animaziozko filma, berriz, igandean 16:30ean emango dute.

Nuevo orden drama (Mexiko, 2020) eta Kranston ikastetxea: munstroen eskola animaziozko filma (Mexiko, Erresuma Batua, Kanada, 2020) ikusteko aukera izango da datozen egunetan Soreasu antzokian. Igandean zein astelehenean (ikusleen eguna), 19:00etan hasita emango dute Nuevo orden; Kranston ikastetxea: munstroen eskola animaziozko filma, berriz, igandean 16:30ean emango dute. Kulturaz.eus webgunean eskura daitezke emanaldi guztietarako sarrerak.

Michel Franco zuzendariaren lana da Nuevo orden. Hainbat sari irabazi du nazioarteko zinema jaialdietan, eta honako hau da filmaren sinopsia: "Mexiko DFn goi mailako ezkontza ospetsu bat ospatzen ari den bitartean, kaleetan klaseen arteko borrokaren ondorioz sortu diren protesta bortitzak gertatzen dira, estatu kolpe krudel batera eramanez. Emaztegai gaztearentzat eta bere familiarentzat lan egiten duten zerbitzarien begietatik ikusita, 'ordena berriak' sistema politiko baten erorketaren eta ordezko berri baten jaiotzaren arrastoak jarraitzen ditu filmak".

Kranston ikastetxea: munstroen eskola ere 2020ko lana da, Leopoldo Aguilar zuzendariarena. Hau da animaziozko film horren sinopsia: "Dannyri beka bat eskaini diote Kranston akademian ikasteko. Hutsegite baten ondorioz, atari bat irekitzen du beste dimentsio batera, non bere eskola berria inbaditzen duten munstro arriskutsuak irteten diren. Bere gelakide Lizekin eta Mothman izeneko giza-sits batekin batera, Dannyk munstroen aurka borrokatu beharko du eskola salbatzeko".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide