Amamaren danborra dokumentala sarean ikusgai jarri du Azpeitiko Udalak. Aurtengo sansebastianetan 40 urte bete dira Azpeitiko helduen danborradan emakumeak lehenengoz danborajole atera zirenetik, eta horren harira Paola Motok eta Alaitz Olaizolak ondutako ikus-entzunezko lana da Amamaren danborra. 22 herritarren testigantzak biltzen ditu lana Sansebastianetan estreinatu zuten Soreasu antzokian, eta atzotik sarean da ikus daiteke.