Mikel Sarasola piraguistaren hitzaldia eta filmaren proiekzioa izango dira hilaren 18an Soreasun

Anartz Izagirre 2021ko mar. 9a, 15:52

Groenlandian bizitako esperientzia jasotzen duen filma aurkeztuko du Sarasolak, eta hitzaldia ere emango du. 19:00etan hasiko da saioa, eta dagoeneko eskura daitezke sarrerak Kulturaz.eus webgunean.

Lagun Onak MBk antolatutako Mendiko Ahotsak egitasmoaren bigarren saioa izango da hilaren 18an, osteguna, Soreasu antzokian. Oraingo honetan, Mikel Sarasola piraguistaren solasaldia izango da, eta kirolariak Groenlandian bizitako esperientzia jasotzen duen filma ere aurkeztuko du. Ur bizietako kayaklaria da Sarasola, eta munduko txoko guztietako ibaietan barrena ibili da. Saiorako sarrera dohainik izango da, baina aurrez sarrerak hartu beharko dira Kulturazen webgunean.

Izatez otsailaren 18an zen Sarasola hitzaldia ematekoa, baina arrazoi desberdinak tarteko bertan behera utzi zuten saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide