Aikido eskolak martxan dira berriro Kodaoreren egoitzan

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 10a, 08:46

Astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan ematen dituzte, eta 15 urtetik gorako edonork parte har dezake klaseetan.

Aikido klaseak ematen hasi dira berriro Kodaore judo klubak Landetan duen lokalean. Saioak astean hiru egunetan izaten dira: astelehenetan eta asteazkenetan 19:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 09:00etatik 11:00etara.

15 urtetik gorakoek parte har dezakete aikido klase horietan, eta bertako arduradunek proba egiteko gonbita egin diete herritarrei, doan. Informazio gehiago nahi dutenek, telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 636 716 487 (Iñigo).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide