Tailer bat eta hitzaldi bat, 'Indar polizialak ordena kapitalistaren zaindari' lelopean

Julene Frantzesena 2021ko mar. 11a, 08:12

Gaztetxearen ataria.

Ostiralean, "polizia-aterabidearen testuinguruko" aholkularitza juridikoari buruzko tailerra izango da, 18:30ean hasita, Gaztetxean. Martxoaren 19an, berriz, "boterearen arbitrariotasunari eta jendartearen askatasunen gutxitzeari" buruzko hitzaldia eskainiko dute, ordu eta leku berean.

Azpeitiko Gaztetxeak eta Gazte Koordinadora Sozialistak hitzaldi eta tailer bana antolatu dituzte datozen bi ostiraletarako, Indar polizialak ordena kapitalistaren zaindari izenburupean.

Lehen hitzordua ostiralean izango da; hain zuzen ere. 18:30ean hasita, Polizia-aterabidearen testuinguruan bizitzen ari garen egoeraren inguruko aholkularitza juridikoa izeneko tailerra eskainiko dute Azpeitiko Gaztetxean.

Bigarren saioa, berriz, martxoaren 19an, ostirala, izango da. Egun horretan Boterearen arbitrariotasunaren adierazleak eta jendartearen askatasunen gutxitzea egungo testuinguruan hitzaldia izango da Gaztetxean, 18:30ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide