Justiziaren arloan lanean ari diren emakumeen esperientziak izan dituzte hizpide Emakumeen Txokoan

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 11a, 10:02

Miren Alcedok Schubert nunca trabajo en justicia liburua aurkeztu zuen eta han izan zen liburuko ilustrazioen egile Marisa Gutierrez ere. Alaitz Olaizolak gidatu zuen saioa, eta herritar ugari bertaratu ziren.

Miren Alcedok idatzitako Schubert nunca trabajo en justicia liburuaren inguruko solasaldia egin zuten  atzo arratsaldean Emakumeen Txokoan, eta herritar ugarik parte hartu zuten bertan. Alcedo ez ezik, liburuko ilustrazioen egile Marisa Gutierrez ere han izan zen, Alaitz Olaizolak gidatutako saioan.

Schubert nunca trabajo en justicia fikziozko liburua da, baina errealitatea du oinarri. Izan ere, Alcedok bildutako kontakizunak Justiziaren arloan lanean ari diren emakumeen esperientziak jasotzen ditu, eta atzoko saioan horiek izan zituzten hizpide. Honako lotura honetan irakur daiteke Uztarria.eus-ek liburua kaleratu ostean Alcedori egindako elkarrizketa.

Alaitz Olaizola, Miren alcedo eta Marisa Gutierrez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide