Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso saioa izango da martxoaren 28an Zestoan

Julene Frantzesena 2021ko mar. 11a, 10:21

Bertso Urtie egitasmoaren barruan Azkoitian egin zuten saioko irudia.

Punta-puntako bertsolariak ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga. Saiorako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira hamar euroren trukean. Saioa Zestoako kiroldegian izango da, 17:00etatik aurrera.

Erniarraitz bertsozale elkarteak bertso saio bat antolatu du Bertso Urtie egitasmoaren barruan. Zestoan izango da egitasmo horren barruan antolatu duten laugarren ekitaldia martxoaren 28an, igandez, eta hain zuzen ere, punta-puntako bertsolariak ariko dira kantuan.

17:00etan hasita, Zestoako kiroldegiko agertokian izango dira Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga. Gai jartzaile lanak, berriz, Uxune Areizagak egingo ditu.

Saiorako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira hamar euroren trukean, Zestoako Turismo Bulegoan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eta Azkoitiko Elurre okindegian.

Bertso Urtie bailarako bertso mugimenduari bultzada emateko helburuarekin jarri zuen martxan Erniarraitzek, eta Zestoakoa laugarren hitzordua izango da. Lehen saioa Azkoitian egin zuten azaroan, bigarrena Azpeitian –Txapelen omenezko saioa– eta urtarrilaren bukaeran Bertso Jasa ekitaldia izan zen Errezilen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide