Azoka Plazaren gaineko areto nagusia jendez lepo bete zen atzo Hemengaudek antolatutako hitzaldia tarteko. Ikusmin eta jakinmin handia piztu zuen Idoia Larrañaga osasun hezitzaile eta gorputz zein arima terapeutak, Juanjo Martinez medikuntzan nahiz zirujian doktoreak eta Jon Ander Etxebarria biologoak eta PCR probetan adituak eskainitako solasaldiak. Arlo desberdinetako hiru profesional horiek aritu ziren hizlari, gaur egungo egoeraz eta COVID-19az, baina "beste ikuspuntu batetik". Hain zuzen, "egungo krisi egoeraren kontraesanetan sakondu eta argi pixka bat jartzeko" antolatu zuten atzoko saioa, eta gai horietan sakondu zuten Larrañagak, Martinezek eta Etxebarriak.
Saioa zuzenean jarraitu ahal izan zen Internetez, eta orain ikusgai dago hitzaldi osoa honako lotura honetan.