Zinerik ez dute emango asteburu honetan Soreasun

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 16a, 08:14

San Jose trikiti jaialdiaren eta En Tol Sarmiento taldearen bina saio hartuko ditu antzokiak zapatuan eta igandean, hurrenez hurren.

Datorren asteburuan ez dute zine emanaldirik programatu Soreasu antzokian. Zapatuan, 16:00etan eta 19:00etan, aurten bi saiotan egingo duten San Jose trikiti jaialdiak hartuko du antzokiko oholtza. Igandean, berriz, beste saio bikoitz bat izango da Soreasun, En Tol Sarmiento (ETS) musika taldearena; bi kontzertu emango dituzte arabarrek igande arratsaldean, 16:30ean eta 19:00etan hasita. Musika emanaldi horiek direla eta, zineak atseden hartuko du asteburu honetan.

Martxoaren 28an (igandea) eta 29an (astelehena) piztuko dute berriro Soreasuko pantaila handia. Egun horietan, 19:00etan hasita, Dardara emango dute Soreasun, Marina Lameirok Berri Txarrak taldearen agurreko biran oinarrituta egin duen dokumentala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide