HH5etik LH6ra bitarteko gaztetxoentzat aisialdiko jarduerak antolatu ditu udalak Aste Santuko oporraldirako, eta martxoaren 29an, 30ean eta 31n gauzatuko dituzten ekintzetarako hezitzaileak edo begiraleak kontratatzeko lan-poltsa ireki du erakundeak.
Interesa dutenek datorren igandera (martxoak 21) bitarteko epea dute beren curriculumak gib@azpeitia.eus helbidera bidaltzeko. Begirale titulua izatea, EGA izatea eta Hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak bukatuta edota bidean izatea baloratuko dute hezitzaileen aukeraketa egiteko; horrez gain, lan egin nahi dutenak azpeitiarrak izatea ere lehenetsiko dute.
Informazio gehiago nahi duenak 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu dezake.