Corrugados Azpeitiaren gaia lantzeko batzar irekia deitu du Azpeitiko Udalak. Bihar, asteazkena, izango da bilkura irekia, 19:00etan, Soreasu antzokian. Udalak azaldu duenez, Corrugados Azpeitiaren bueltan "azken momentura arte" jasotako informazioa emango die hara joaten direnei.
Batzarra irekia izango da, hau da, herritar guztiek izango dute bertan izateko aukera, baina ezinbestekoa izango da aurrez sarrera edo gonbidapena eskatzea, osasun protokoloak bete ahal izateko. Sarrerak aurrez hartu beharko dira Interneten, lotura honetan. Sanagustin kulturgunean ere eskuratu ahal izango dira gaur eguerditik aurrera.