Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finala jokatuko du igandean Ilunpek

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 18a, 09:17

Ilunpeko Egigurenek eta Odriozolak jokatuko dute eskuz binakako kadeteen finala, Oiarpeko Zabaleta eta Landaren aurka, Izarraitz pilotalekuan. Igandeko pilota jaialdia 11:00etan hasiko da nesken eskuz binakako partidarekin. Horren ostean hasiko da mutilen finala.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako finalak jokatuko dituzte han-hemenka iristear den asteburuan. Ostiralean eta igandean izango dira jaialdiak, Ataunen, Azkoitian, Azpeitian eta Amezketan. 

Azpeitian igandean jokatuko dituzte finalak, 11:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Eskuz binakako nesken partidak irekiko du jaialdia. Bertan, nor baino nor arituko dira Su-Berri elkarteko Larrarte eta Arrillaga eta Abantzu klubeko Agirre eta Mendizabal. 

Horren ostean, mutilen txanda izango da. Ilunpe pilota elkarteko Egigurenek eta Odriozolak jokatuko dute eskuz binakako kadeteen finala, Oiarpeko Zabaleta eta Landaren aurka. 

Pilota partidak ikuslerik gabe jokatuko dituzte Eusko Jaurlaritzak ezarritako arauak eta neurriak tarteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide