Mikel Sarasola piraguistak Groenlandiako bizipenen filma eta solasaldia eskaini ditu Soreasun

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 19a, 10:20

Hainbat lagun elkartu zen atzo Soreasu antzokian Lagun Onak MBk Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruan antolatutako hitzaldian. Atzokoan Mikel Sarasola piraguista izan zen protagonista, eta Groenlandian izandako bizipenak jasotzen dituen filma eskaini eta solasean aritu zen antzokian elkartutakoekin. 

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruan, hitzaldia eta film proiekzioa eskaini zituen atzo Mikel Sarasola piraguistak, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ur bizietako kayaklaria da Sarasola, eta munduko txoko guztietako ibaietan barrena ibili da. Groenlandian izandako bizipenak jasotzen dituen ikus-entzunezkoa aurkeztu zuen atzo, eta hainbat lagun bertaratu zen emanaldira. Gainera, Sarasolari galderak egiteko tartea ere izan zuten. 

(Argazkiak: Lagun Onak mendi bazkuna)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide