Azkoitiko Bulego musika taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 1ean, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldirako aste dezente falta diren arren, dagoeneko salgai daude sarrerak, eta epe motzean ugari saldu dira. Azkoitiko taldeak EP berria aurkeztuko du Soreasun.
Bulegok Azpeitian eskainiko duen kontzerturako sarrerak eskuragarri daude honako lotura honetan, 13 euroan.
Hona hemen Bulego musika taldearen Kantu bat abestia aurrerapen gisa: