Jon Guridi (Azpeitia, 1995) Realeko jokalariak min hartu du; lehen zantzuen arabera, aduktorean haustura txiki bat du. Medikuek gaur aztertuko dute zenbaterainokoa den lesioa, baina ezingo du jokatu bihar Bartzelonaren aurkako neurketa. Gainera, posible da azpeitiarra apirilaren 3an jokatzekoak diren Espainiako Errege Kopako finaleko deialditik kanpo gelditzea. Realak Athletic izango du parez pare Sevillako Cartuja futbol zelaian jokatuko duten finalean.