Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak hitza eta musika uztartu dituzte gaur Erlojupean sortzen izeneko emanaldian. Dinamoa sormen gunean izan da saioa, 12:00etan hasita, eta herritar ugari bertaratu da; gainera, haietako bat baino gehiago animatu dira hitza hartu eta beren iritziak partekatzera. Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan da gaurkoa.