Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finaletik kanpo gelditu da Oihana Orbegozo

Ihintza Elustondo 2021ko mar. 20a, 17:00

Azpeitiarrak Leire Garai bikote duela jokatu du finalerdia, Olatz Arrizabalagaren eta Naroa Agirreren aurka. 22 eta 8 gailendu da bigarren bikotea.

Emakumeen Master Laboral Kutxa txapelketaren finalaurrekoak jokatu dituzte gaur Irungo (Gipuzkoa) Uranzu pilotalekuan, 15:30ean hasita, eta finalerdi horietako bat jokatu du Oihana Orbegozo pilotari azpeitiarrak. Hain zuzen ere, Leire Garai izan du bikote, eta Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre izan dituzte parez pare. Bigarren bikote hori aise gailendu da; markagailuak 22 eta 8 adierazten zuela amaitu da partida.

Naroa Elizaldek eta Olatz Ruiz de Larramendik jokatu dute beste finalaurrekoa, Iera Agirreren eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka. Agirrek eta Ruiz de Larramendik irabazi dute neurketa, eta beraz, bikote horrek eta Arrizabalaga-Agirre bikoteak jokatuko dute final handia. Apirilaren 4an izango da finala, Irunen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide