Aritz Aranbarrik irabazi du kadeteen XXX. Zarauztarra Saria

Urtzi Oteiza-Mireia Galarza 2021ko mar. 21a, 20:34

Zarauztarra Saria jokatu dute gaur txirrindulariek, eta Aritz Aranbarri azpeitiarra izan da irabazlea kadeteen lehen mailan.

Zarauztarra Saria jokatu dute gaur txirrindularitzako kadeteetako bi taldeek Zarautzen, eta Aritz Aranbarri azpeitiarra izan da irabazlea kadeteen lehen mailan, mutiletan.

52 kilometroko ibilbidea egin dute Zarauztarra Sarian parte hartu duten lehen urteko eta bigarren urteko kadeteek. Astitik atera, eta Nafarroa kaletik parrokia aldera egin dute, han Getariarantz jarraitzeko N-634 errepidetik. Zumairaino iritsi dira, eta saihesbidetik Txikierdira iritsi, Oikiara hartu, Aizarnazabalerantz segi Iraetara arte, eta handik Arroara jarraitu dute.

Arroa Behean, berriz, Txikierdira joan dira, eta bigarren buelta egin dute, Oikia, Aizarnazabal, Iraeta eta Arroa zeharkatuz. Gero, berriz Getariarako bidea hartu dute, eta Zarautzen Nafarroa kale osoa zeharkatu dute, autobideko biribilgunean kanpinerako bidea hartuz. Han izan da helmuga, Mendibeltz bidean. Sari banaketa, berriz, Astin egin dute. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide