Igandean gaztetxoen txanda izango da, eta Haitzbakarrera egingo dugun irteeran beraiek izango dira protagonista. Gainera, gure herriko txoko eder hau #GazteErronka ekimeneko mendien artean dago; beraz, aprobetxatu aukera, eta lagun artean ibilaldia egiteaz gain, ez ahaztu zozketan parte hartzeko argazkia ateratzeaz. 09:00etan aterako gara plazatik, eta irteeran parte hartu nahi duenak ez du aurrez izena eman beharrik izango. Animatu!