Azpeitiko Udalak udaltzainburu lanpostua betetzeko lehiaketa publikoa jarri du martxan. Deialdia eta bere xehetasun guztiak gaur argitaratu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, baina deialdi bera Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu arte ez da irekiko eskaerak aurkezteko epea. Hain zuzen ere, Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hamabost egunetan aurkeztu beharko dira eskaerak, eta hori egiteko bi bide izango dituzte aukeran eskatzaileek: udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo online aurkeztu ahalko dituzte eskaerak.
Azpeitiko Udaltzaingoaren udaltzainburu posturako deialdiaren oinarriak, aurkezteko bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazio osoa udalaren webgunean ikus daitezke.