Apirilaren 21ean izango da Azpeitiko Udalaren administrarien lan poltsa osatzeko lehen azterketa

Julene Frantzesena 2021ko mar. 25a, 17:43

Udaletxearen kanpoaldea.

Erakundeak azaldu duenez, 414 lagunek izango dute egun horretan azterketa egiteko eskubidea. Herriko azpiegitura desberdinetan gauzatuko dute herritarrek azterketa, eta bakoitzak non eta zer ordutan egingo duen proba baino astebete lehenago jakinaraziko du udalak.

Azpeitiko Udalak apirilaren 21rako jarri du administrarien bi lan poltsak osatzeko lehen azterketarako data. Erakundeak azaldu duenez, 414 lagunek izango dute egun horretan azterketa egiteko eskubidea; izan ere, dagoeneko argitaratu du onartuen eta baztertuen zerrenda. Azterketa egingo duen pertsona kopurua dela eta, herriko azpiegitura desberdinetan gauzatuko dituzte probak. Udalak zehaztu duenez, proba baino astebete lehenago jakinaraziko du pertsona bakoitzak non eta zer ordutan egin beharko duen azterketa.

Azpeitiko Udalak bi lan poltsa osatuko ditu: batetik, administrazio orokorrean jarduteko; eta bestetik, zenbakietan espezializatutako postuetarako. Deialdia urtarrilaren 22an gauzatu zuen erakundeak, eta deialdian parte hartu nahi zuten herritarrek otsailaren 12ra arte izan zuten izena emateko epea. Lan poltsa lehiaketa-oposizio bidez osatuko du udalak, eta zerrenda horiek baliatuko ditu sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide