Dagoeneko agortu dira Bulego musika taldeak maiatzaren 1ean, 19:00etan hasita, eman behar duen kontzerturako sarrera guztiak. Hori dela eta, beste zuzeneko bat programatu du Kulturaz kooperatibak, eta bigarren kontzertu bat eskainiko du Azkoitiko taldeak egun horretan, 16:30ean hasita. Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude jada kulturaz.eus webgunean, 13 euroan.