Itzali dute Altuna y Uriaren Basarteko biltegian piztu den sua

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 27a, 10:02

Su hartu duen makina, kiskalita. (Gipuzkoako Suhiltzaileak)

09:25 aldera hasi da sua. Biltegian zegoen makina batek hartu du su, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Inguruan dagoen etxebizitza bat badaezpada hustu egin dute, baina ez da kalte pertsonalik izan.

Altuna y Uria enpresak Basarteko industria poligonoan duen pabilioi batean sua piztu da gaur goizean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 09:25 aldera hasi da sua, biltegian zegoen makina batetik; Urolako eta Arrateko suhiltzaileak, ertzainak eta udaltzainak joan dira bertara, eta 10:00 alderako sua kontrolpean hartzea lortu dute.

Sua piztu den tokitik gertu dagoen etxebizitza bat badaezpada hustu egin dutela ere jakinarazi dute ertzainek, baina kalte pertsonalik ez da izan. Kalte materialak zenbaterainokoak izan diren ez dago zehaztuta.

Goizeko sutea, Azkoitiko Santa Kutz aldetik ikusita. (Andoni Elduaien)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide