Duela aste batzuk ekin zioten Azpeitiko Gaztetxeko eta Gazte Koordinadora Sozialistako kideek kontrol sozialaren kontrako kanpainari, Zuen kontrola, gure pobrezia lelo hartuta. Orduz geroztik, hainbat gairen inguruan sakondu eta ikasteko tartea hartu dute tailerren nahiz hitzaldien bitartez. Zapatuan,
Eguna hasteko, kanpainaren barruko azken batzar irekia egin zuten 11:00etan hasita, azken asteetan landutakoaren inguruko errepasoa eta balorazio egiteko, baita aurrera begirako eginbeharrak zehazteko ere. Ondoren, bazkaria egin zuten 14:00etan hasita Gaztetxean bertan. Bazkariaren ostean, berriz, atsedena izan zuten, eta eguna borobiltzeko, J Martina musika taldeak kontzertua eskaini zuen, 18:30ean hasita.