Autismoaren Nazioarteko Eguna da gaur –apirilak 2–, eta aldarrikapen horrekin bat eginez, Azpeitiko Udalak urdinez argiztatu zuen atzo gauean Azoka Plaza. Gaur gauza bera egingo duela jakinarazi du erakundeak.
Bestalde, Marea Urdinak inguruak urdinez janzteko deia egin die herritarrei, #UrdinduGureMundua ekimenaren bitartez. Halaber, azaldu dute urdindutako inguruen argazkiak eta bideoak jaso nahi dituztela.