Aberri Eguneko aldarrikapenez josi dira leihoak eta balkoiak

Andoni Elduaien 2021eko apirilaren 4a

Urtero moduan, Azpeitiko leihoak eta baloiak aldarrikapen gune bihurtu dira gaurkoan. Herritar askok eta askok atera dituzte ikurrak leiho eta balkoietara.

Gaur, apirilak 4, Aberri Eguna da. Gainerako euskal herritarrekin batera, azpeitiar askok zintzilikatu dituzte gorri eta gorri, berde eta zuri koloreko oihalak etxeko leihoetan eta balkoietan. 2021eko Aberri Egunak ez du iazkoaren antzeko irudirik utzi kalean, baina balkoietan bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide