Girotzaile ekologikoen tailerra izango da igandean, Ekoetxean

Ihintza Elustondo 2021ko api. 8a, 14:53

Hiru txandatan egingo dituzte saioak, eta plaza mugatuak izango dira. Bihar amaituko da izena emateko epea.

Ekoetxeak eskaintzen dituen familia ekintzen barruan, girotzaile berrerabilgarriak egiten ikasteko tailerra izango da igandean, apirilak 11. Hiru txandatan egingo dituzte saioak: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan hasita. 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoei eta beren familiei zuzendutako ekintza izango da, eta biharkoa –ostirala– da saioetan izena emateko azken eguna. Plaza mugatuak izango dira txanda bakoitzean. Izena emateko, honako telefono zenbakira deitu behar da: 943-81 24 48.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide