Itzulia dela eta, aldaketak izango dira Donostiako autobus geltokietan

Ihintza Elustondo 2021ko api. 9a, 09:30

Azpeititik 13:00etan eta 13:30ean irteten diren autobusek ez dute geldialdirik egingo San Martin kaleko 25. zenbakian. Era berean, Donostiatik 13:35ean abiatzen den autobusak ez du geldialdirik egingo Askatasunaren Etorbideko 24. zenbakian. 

Euskal Herriko Itzulia dela eta, aldaketak izango dira Lurraldebus autobus zerbitzuen Donostiako geltokietan. Batetik, Azkoititik 12:45ean –Azpeitira 13:00etan iritsiko da– eta 13:15ean –Azpeitira 13:30ean iritsiko da– irteten diren autobusek ez dute geldialdirik egingo San Martin kaleko 25. zenbakian. Bestetik, Donostiatik 13:35ean abiatzen den autobusak ez du geldialdirik egingo Askatasunaren Etorbideko 24. zenbakian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide