Usoak ez pilatzeko sarea jarri dute Basazabalen

Ihintza Elustondo 2021ko api. 9a, 11:07

Eraikinaren teilatupean jarri dute sarea, usoak ez pilatzeko helburuarekin. Udal brigadako langileak aritu dira zeregin horretan.

Gero eta uso gehiago ibili ohi da herrian, eta horri aurre egiteko, neurriak hartu dituzte Basazabal jauregian. Hain zuzen ere, usoak ez pilatzeko sarea jarri dute eraikinaren teilatupean. Irudian ikus daitekeen moduan, udal brigadako langileak aritu dira zeregin horretan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide