Txirrindulari bat auto batek harrapatu du, eta beste bat bizikletatik erori da

Ihintza Elustondo 2021ko api. 9a, 18:24

Urrestillako ezbeharra gertatu den lekua. (Argazkia: Olatz Altuna)

Bi txirrindularik ezbeharrak izan dituzte arratsaldean Azpeitian. Batetik, auto batek txirrindulari bat harrapatu du Gi-2635 errepidean, Urrestilla parean, eta zaurituta dago txirrindularia. Bestetik, 10 urteko haur bat bizikletatik erori da Garmendi auzunean.

17:30etik 18:00etara bitartean bi txirrindularik ezbeharrak izan dituzte Azpeitian. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, 17:30 aldera auto batek txirrindulari bat harrapatu du Gi-2635 errepidean, Urrestilla parean, eta zaurituta dago txirrindularia. Ordu antzekoan, gainera, 10 urteko haur bat bizikletatik erori da Garmendi auzunean, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute gaztetxoa zaurituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide