Azpeitian jokatuko da aurten Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa

Ihintza Elustondo 2021ko api. 11a, 08:54

Datorren larunbatean, apirilaren 17an, jokatuko dute txapelketa Azpeitiko Udal Igerilekuan. 10:30ean hasiko dira lehiak.

Aurtengoan, Azpeitian jokatuko da Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa. Hain zuzen ere, datorren larunbatean, apirilaren 17an, jarri dute hitzordua, Azpeitiko Udal Igerilekuan. 10:30ean hasiko dira txapelketak, eta bertan parte hartuko dute, besteak beste, Azpeitiko Izarraitz igeri elkarteko eta Azkoitiko Zubiaurre igeri elkarteko kideek. Marea Urdina elkartea pozik agertu da txapelketa hori Azpeitian jokatuko delako. "Mila esker Izarraitz eta Zubiaurre elkarteei igeriketa inklusiboaren eta egokituaren alde egiten ari zareten lanagatik".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide