Uztarriaren zozketak

Bi Kultur Bono zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko api. 12a, 15:29

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostegunean, apirilak 15, 12:00ak arte parte hartu ahal izango da zozketan.

Uztarria Komunikazio Taldeak bi Kultur Bono zozkatuko ditu bazkideen artean. Bazkideek mezu bat bidali beharko dute lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera, Kultur Bonoa izenburuarekin eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Osteguneko, apirilak 15, 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

32 ekitaldi, eta gehiago

2021eko Kultur Bonoak Sanagustin kulturgunean, Soreasu antzokian edota Dinamoa sormen gunean antolatutako sarreradun ekitaldiez doan gozatzeko aukera. Bonoak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatuz gero, guztira 32 ekitalditarako erabili ahal izango da. Hau da zerrenda:

  • 10 kontzertu.
  • 6 antzerki / dantza ikuskizun.
  • Umeentzako 6 ikuskizun (heldu bat + ume bat).
  • 10 film.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide