Grison Beatboxek eta Jaime Caravacak bigarren bakarrizketa saio bat eskainiko dute maiatzaren 22an

Anartz Izagirre 2021ko api. 13a, 09:30

Grison Beatbox eta Jaime Caravaca.

20:00etako emanaldirako sarrera guztiak agortu direla eta, 17:00etan beste emanaldi bat eskainiko dute. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturazen webgunean.

Grison Beatbox eta Jaime Caravaca umoregileek bigarren bakarrizketa saio bat eskainiko dute maiatzaren 22an, Soreasu antzokian. Izan ere, 20:00etako saiorako sarrera guztiak agortu direla eta, 17:00etan bigarren emanaldi bat eskainiko dute. Dagoeneko eros daitezke saiorako txartelak Sanagustin kulturgunean nahiz Kulturazen webgunean, 18 euroren truke; egunean bertan, aldiz, 22 euroko kostua izango dute sarrerek leihatilan.

Umorea eta beatboxing-a uztartzen dituzte bi umoregileek agertokian, eta zuzeneko bikoizketak ere egiten dituzte. Movistar plus telebista kateko La Resistencia saioan parte hartzeagatik dira ezagun, besteak beste, Grison Beatbox eta Jaime Caravaca.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide