Soinua eta panderoa minik hartu gabe jotzeko ikastaroa antolatu dute

Aitziber Arzallus 2021ko api. 13a, 09:30

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu du saioa. Hilaren 24an izango da, Basazabal jauregian, eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 21erako eman beharko dute izena trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita. 25 euro kostatuko da ikastaroa eta %15eko deskontua izango dute elkarteko kide direnek.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak soinua eta panderoa minik hartu gabe jotzeko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa hilaren 24an izango da, Basazabal jauregian, eta Iñigo Perez Garcia fisioterapeuta eta eliteko kirolean adituak emango du saioa. Parte hartu nahi dutenek apirilaren 21erako eman beharko dute izena izena trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita, eta 25 euro ordaindu beharko dituzte —elkarteko kideek %15eko deskontua izango dute—. 

10:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko da ikastaroa, eta bi zati izango ditu. Lehendabizikoa, gorputzaren ezagutzari buruzkoa izango da; eta bigarrengoan, soinua eta panderoa jotzean sor daitezkeen oinazeei aurrea hartzeko ariketa praktikoak gauzatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide