Xabier Leteren omenezko 'Loreak eta zauriak' emanaldia eskainiko dute ekainaren 27an

Maialen Etxaniz 2021ko api. 14a, 10:32

Ezkerretik eskuinera, Joserra Senperena, Xabier San Sebastian, BeƱat Gaztelumendi eta Quico Puges.

Joserra Senperenak, Xabier San Sebastianek, Beñat Gaztelumendik eta Quico Pugesek Xabier Leteri abestuko diote Soreasu antzokian. Dagoeneko salgai daude sarrerak kulturaz.eus webgunean. 

Loreak eta zauriak, Xabier Leteri kantari izeneko emanaldia eskainiko dute Joserra Senperenak (pianoa), Xabier San Sebastianek (ahotsa eta gitarra), Beñat Gaztelumendik (bertsoak) eta Quico Pugesek (biolontxeloa) ekainaren 27an, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. 

Xabier Lete poeta eta abeslari zenari eskainitako emanaldia da, eta lau sortzaileek musika, bertsoa eta hitza uztartuko dituzte saioan. Letek lehen abestiak sortu zituen garaia eta gaur egungo mundua uztartuko dituzte horiek emanaldian.

Emanaldiaren data iristeko asteak falta diren arren, dagoeneko eskuragarri jarri dituzte ikuskizunerako sarrerak Kulturaz.eus webgunean. Kultur bonoa dutenek hori baliatu dezakete txartelak eskuratzeko, eta gainerakoek, hamabost eurotan erosi ahal izango dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide