Azpeitiko Gure Eskuk erreferendumaren aldeko sinadura bilketa hasiko du zapatuan. Taldeko kideek sinadurak jasotzeko mahai bat jarriko dute plazan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Azpeitiarrei erreferendumaren aldeko sinadura emateko deia egin dio Gure Eskuk, "nazio bat garelako, erabakitzeko eskubidea dagokigulako eta herritarron garaia delako".
Gure Esku dinamikaren aurtengo erronka nagusia sinadura bilketa handia egitea izango da, euskal herritarrek estatus politikoa modu askean, demokratikoan eta interferentziarik gabe erabaki ahal izateko. "Quebec-en eta Eskozian egin zuten moduan, eta Katalunian egin nahi dutenaren antzera", azaldu du Gure Eskuk.