415 lagunek izango dute administrari lan poltsa osatzeko azterketa egiteko aukera datorren asteazkenean

Julene Frantzesena 2021ko api. 15a, 16:49

2018an brigadako lanpostuen oposizio-lehiaketako lehen azterketako irudia.

Horiek Izarraitz pilotalekuan nahiz kiroldegian gauzatu beharko dute froga –abizenaren arabera egin dute banaketa–. Bi eraikinak 09:15ean zabalduko dituzte, eta azterketa 10:00etan hasiko da. Azpeitiko Udalak bi lan poltsa osatuko ditu: batetik, administrazio orokorrean jarduteko; eta bestetik, zenbakietan espezializatutako postuetarako. 

Datorren asteazkenean, apirilak 21, izango da Azpeitiko Udalaren administrarien lan poltsak osatzeko lehen azterketa. 415 lagunek izango dute azterketa egiteko aukera, eta horiek 10:00etatik aurrera egingo dute froga Izarraitz pilotalekuan nahiz kiroldegian –abizenen arabera egin dute banaketa–. Dena den, 09:15ean zabalduko dituzte bi eraikinen ateak. Osasun protokoloak bete ahal izateko egingo dute azterketa bi lekutan, erakundeak azaldu duenez.

Azpeitiko Udalak bi lan poltsa osatuko ditu: batetik, administrazio orokorrean jarduteko; eta bestetik, zenbakietan espezializatutako postuetarako. Deialdia urtarrilaren 22an gauzatu zuen erakundeak, eta deialdian parte hartu nahi zuten herritarrek otsailaren 12ra arte izan zuten izena emateko epea. Lan poltsa lehiaketa-oposizio bidez osatuko du udalak, eta zerrenda horiek baliatuko ditu sortzen diren behin-behineko beharrei erantzuteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide