Gaztea Cover lehiaketa irabazteko atarian gelditu da Eider Sanchez

Anartz Izagirre 2021ko api. 16a, 09:45

Eider Sanchez Gaztea Cover lehiaketako une batean. (EITB)

Vetusta Morla taldearen 23 de junio abestia kantatu zuen azpeitiarrak atzo, osteguna, online egin zuten galan. Ainhoa Arroitajauregik eskuratu zuen Epaimahaiaren saria, eta Maria Izagak Entzuleen saria.

Gaztea Cover lehiaketaren finala izan zen atzo, osteguna, eta Eider Sanchez azpeitiarra izan zen final horretan parte hartu zuen lau abeslarietako bat —Ainhoa Arroitajauregi, Maria Izaga eta Alaitz Artola izan ziren besteak—. Vetusta Morla taldearen 23 de junio kantatu zuen Sanchezek online egin zen galan, baina Epaimahaiaren sariak ihes egin zion azpeitiarrari, Ainhoa Arroitajauregi izan baitzen sari hori eskuratu zuen abeslaria. Maialen Gurbindok, Iñigo Etxezarretak eta Leire Letuk osatu zuten epaimahaia.

Entzulearen saria, berriz, Maria Izagarentzat izan zen. The Animals taldearen The house of the rising sun abestiaren bertsioarekin entzuleen 499 boto eskuratu zituen Izagak, eta Sanchezek hirugarren postua bereganatu zuen, 193 botorekin.

Honako lotura honetan ikus daiteke Gazte Cover finalaren gala osoa —40. minututik aurrera ikus daiteke Sanchez abesten—.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide