Azpeitiko Bertan merkatari elkarteko kideek urteko batzar orokorra egin zuten atzo, osteguna, Soreasu antzokian. Elkarteko saltokietako eta establezimenduetako kideen hausnarketak eta estrategiak elkarbanatzeko aprobetxatu zuten atzoko saioa, Batera indartsuagoak gara! lelo hartuta.