Irriz eta algaraz bete da Soreasu antzokia Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin

Anartz Izagirre 2021ko api. 18a, 17:30

Amaren intxaurrak ikuskizuna eskaini dute pailazoek Soreasun, eta leporaino bete da antzokia. 18:30ean bigarren saio bat eskainiko dute, eta oraindik ere gelditzen dira sarrera batzuk.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek irriak, algarak eta musika ekarri dituzte beste behin Azpeitira. Izan ere, Amaren intxaurrak ikuskizuna eskaini dute Soreasu antzokian, eta goraino bete da aretoa. Osasun eta segurtasun neurriak ez dira muga izan gaztetxoentzat, eta gozatu ederra hartu dute ikuskizunarekin. 18:30ean bigarren saio bat eskainiko dute pailazoek, eta emanaldi horretarako sarrera batzuk gelditzen dira oraindik. Honako lotura honetan eros daitezke saiorako txartelak, 10,5 euroren truke.

Uztaro haurreskolako guraso elkarteak antolatu ditu emanaldiak, haurreskolako jangela aurrera eraman ahal izateko asmoz. Hain zuzen ere, emanaldian bildutako diruarekin Uztaroko sukaldea bultzatu eta hango zerbitzua bertako produktuekin eskaintzea bermatu nahi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide